AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraikuntzako langile bat hil da Deustun, aldamio batetik erorita

Aldamio bateko seigarren pisutik erorita hil da 37 urteko langilea; istripuaren arrazoiak ez dituzte argitu oraindik.

37 urteko langile batek bizia galdu du gaur goizean Deustuko (Bilbo, Bizkaia) Blas de Otero kalean, eraikuntza lanetan ari zela. Antza denez, seigarren pisu baten altueran dagoen aldamio batetik erorita hil da behargina.

Goizeko 10:50ak inguruan izan da istripua, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, erortzean larri zaurituta zegoen langilea, baina handik gutxira hil da.

Euskal Herrian, 2022. urtean lanean bizia galdu duen bederatzigarren langilea da, gutxienez.

Pertsona bat atxilotu dute Miarritzen, hainbat etorkini muga zeharkatzen laguntzeagatik
Pertsona etorkinei laguntzen dien Etorkizuna sareko kidea da atxilotua, eta Frantziako Poliziak atxiki du.