AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erakundeen pasibotasuna salatu du Iruñeko Paris 365 elkarteak

Beharra daukaten pertsonei janaria eta arropa bermatzen die kolektiboak, eta oraintsu bete ditu hamabost urte. "Sistemaren lotsak estaltzen jarraitzeko betebeharra sentitzen dugu", adierazi dute kideek.

"Hamabost urte Iruñean eta eskualdean pobrezia-egoeran dauden pertsonen elikadura eta janzkera duina bermatzen". Hala laburbildu du Paris 365 elkarteak bere jarduna, hamabosgarren urteurrenean. Aurreko asteburuan egindako agerraldian, kolektiboko kideek gogorarazi zuten egunean 90 laguni baino gehiagori ematen dizkietela otorduak, eta, denera, 11.000 pertsona baino gehiago artatu dituztela euren ibilbidean zehar.


Elkarteko kideek uste dute zifra horiek "instituzioak lotsatzeko" modukoak direla, iritzita "egiturazko moteltasun instituzionalaren emaitza" dela "egiturazko pobrezia". Horren erakusletzat jo dute, esaterako, gero eta jende gehiagok igaro behar izatea gaua kalean: "Azaroaren 13an 51 pertsona geratu ziren aterpetxetik kanpo".


Lidl-eko bularkien %98 dira arazoak dituzten oilaskoenak
Espainiako Estatuko 321 Lidl dendatan egin dute ikerketa: 6.000 bularki bandeja baino gehiago aztertu dituzte, eta ia guztiak zetozen "anomaliak" zituzten oilaskoengandik.