AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Erakutsi dugu, antolatuta bagaude, faxismoak ez duela tokirik unibertsitatean"

Gaur ere, irakasle faxista bat kanporatzeko mobilizatu dira Leioako campuseko ikasleak: beste protesta jendetsu bat egin dute Zuzenbide Fakultatean. Behin-behinean, behintzat, EHUk faxistaren klaseak etetea lortu dute.

Protesta-eguna izan da gaurkoa ere Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Leioako (Bizkaia) campusean. EHUk ez du inolako neurririk hartu lan-zuzenbidean irakasle aritzen den faxista baten kontra, eta mobilizatzen segitzen dute ikasleek: irakaslea kanpora dezatela exijitu dute berriz, aurreko ostiralean bere eskola etetea eta campusetik alde egitea lortu ostean.

Gaur goizean, 09:30ean, asanblada bat egin dute ikasleek Zuzenbide Fakultatean bertan. Horren ondoren, 11:00ak aldera, berriz egin dute protesta jendetsu bat fakultate berean: "Faxistak kanpora" oihu artean elkarretaratu dira, Leioatik! komunikabideak jakinarazi duenez.

EHU irakasle faxistarekiko erakusten ari den konplizitatea seinalatu dute gazteek, eta aldarrikatu dute "klase bezala" egin behar zaiola aurre faxismoari: "Erakutsi dugu, antolatuta bagaude, faxismoak ez duela tokirik unibertsitatean".


Ibercajak emakume bat etxegabetu nahi du Iruñean
Pertsona bat bere etxetik bota nahi du banketxeak, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez. Horren aurrean, protestarako deia zabaldu dute: "urriaren 4an, 08:30ean, etxegabetzea gelditzeko bilduko gara etxe parean".