AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erandioko etxez etxeko laguntzako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo

Erandioko plazan batu ziren berriro ere atzo, otsailaren 9an, jaiegunak kendu dizkietela eta haien lan-baldintzak okerragotu direla salatzeko.

Erandioko (Bizkaia) etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak mobilizatu ziren atzo, asteazkenero egiten duten bezala, euren lan-baldintzen okerragotzea salatzeko. Izan ere, murrizketak aplikatu eta langileei jaiegunak kendu dizkiete. Antza, etxez etxeko laguntza zerbitzurako finantziazioa txikitu zuen udalak, eta horrek kalte egin die langileei, "lan-poltsatik bideratutako kontratazioak murrizten" baititu.

Zerbitzuaren kostuan aurrezteko, bi minutu kendu dizkio udalak zerbitzu bakoitzari; horrela, urtean egun gehiago egin behar ditu lan behargin bakoitzak. Zentzu horretan, lan horrek "zama fisiko, psikiko eta emozional handia" duela azpimarratu dute eta, hortaz, kendu dizkieten egun libreak "ezinbestekoak" direla salatu dute.

Langile bat zauritu da Sestaon, makina batek hankak harrapatuta
Lanean ari zela jausi zitzaion hanken gainera makina bat. Aurten gutxienez zazpi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.