AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erandion agertu diren margoketa faxistak ezabatu dituzte

'Noviembre Nacional' nahiz 'Hacer Nación' mugimenduen izenean sinatutako pintaketak agertu dira Erandion, baina aldarri antifaxisten bidez desegin dituzte.

Erandioko (Bizkaia) Desertu auzoan margoketa faxista batzuk egin dituzte aste honetan. Besteak beste, Madrilgo Ferraz kaleko mobilizazioei lotutako Noviembre Nacional eta lehendik martxan zegoen Hacer Nación mugimendu faxistak aldarrikatu dituzte pintaketa horietan.

Aldarri horiei aurre egin diete, ordea: ezabatu eta estali egin dituzte margoketa faxistak, horma berdinak aldarri antifaxistaz josteko. Besteak beste, "Faxismoa borrokatu" eta "Gazte langile antolatu" mezuak irakur daitezke lehen faxisten pintaketak zeuden tokietan.

Polizia agindu judizialik gabe etxe batera sartzea ez da zigortzeko modukoa, Madrilgo epaimahai batek ebatzi duenez
2021eko martxoan, pandemia garaian, etxe batera indarrez sartu ziren Espainiako Poliziako bi agente, barruan hainbat gazte zeudelako. Poliziak absolbitzea erabaki du herri-epaimahai batek, aurretik fiskaltzak absoluzioa erraztu ostean.