AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso arrazista Lleidan: faxista batek jatorri marokoarreko pertsona bat sastatu du

Musulmana izatea leporatuta egin zion eraso 39 urteko gizonari, bere taberna irekitzen ari zela. Oihu islamofobo artean sastakatu zuen.

Duela bi egun, ostegunean, eraso arrazista bat jasan zuen lagun batek Lleidan. Jatorri marokoarrekoa da erasotua izan zen pertsona, eta taberna bat dauka Pardinyes auzoan. Hain zuzen ere, taberna irekitzen ari zenean eraso zion 65 urteko gizonezko batek, arratsaldeko 17:00ak igarota.

Labana batekin egin zion eraso faxistak, pertsona musulmanen kontrako oihu artean. Bularraldean sastakatzen saiatu zen, baina badirudi bere burua babestea lortu zuela 39 urteko erasotuak, eta eskuetan soilik dituela zauriak. Lleidako Arnau de Vilanova ospitalera eraman zuten, zauriturik.

Pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenen %15 baino gutxiagok jasotzen dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera
Ia 13 milioi pertsona daude pobrezian erortzeko arriskuan Espainiako Estatuan, eta dirulaguntza jasotzeko onartutako eskaerak ez dira bi milioira heltzen. Laguntzaren batez besteko zenbatekoa 116 eurokoa da pertsona heldu bakoitzeko, eta 69 eurokoa haur bakoitzeko.