AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso faxista bat jasan du Iruñeko Ezpala tabernak

Iturramako tabernan kalte material larriak eragin eta, gutxienez, pertsona bat zauritu dute erasotzaileek. Bartzelona futbol taldeko zaletu faxistak izan dira erasotzaileak.

Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan dago kokatuta Ezpala taberna, San Juan Bosco kalean, hain zuzen. Lekukoen arabera, erasotzaileak hainbat kotxe zein furgonetatan bertaratu dira tabernara eta modu antolatuan erasotu dute taberna, non hiru lagun besterik ez zeuden.

Makilak eta su-bengalak baliatuta kalte materialak eragin eta tabernan zeuden pertsonak eraso dituzte. Gutxienez pertsona bat ospitalera eraman dute, baina zenbait iturrik hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituztela esan dute.

Bartzelona futbol taldeko zaletu faxistak izan dira erasotzaileak. Lekukoen arabera, erasotzaile batek futbol taldearen elastikoa zuen jantzita. Gaur, azaroaren 8an, jokatzen du Iruñeko Osasuna taldeak Bartzelonaren aurka.

Beasainen emakumeentzako babes pisu bat exijitu du Itaiak
"Indarkeria matxista etxe giroan pairatzen duten eta babes sozial zein baliabide ekonomikoen gabezian aurkitzen diren emakume langileek ez dute egoera horretatik ateratzeko aukera duinik herrian", azaldu dute Goierriko Itaiak eta Indarkeria Matxistari Aurre Egiteko Asanbladek. "Indarkeria matxistarekin amaitzeko, martxan jartzen dugun borroka orok helburu izan behar du egoera hori normalizatzen duen gizarte eredua gainditzea", aldarrikatu dute Itaiako kideek.