AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso homofobo bat izan da asteburuan Zarautzen

Larunbatetik iganderako gauean, gizonezko batek eskaileretan behera bota zuen beste gizon bat, homosexuala izateagatik. Aurretik ere hainbatetan jazarri du.

Aurreko asteburuan, eraso homofobo bat jasan zuen gizon batek Zarautzen (Gipuzkoa). Beste gizon batek egin zion eraso larunbatetik iganderako gauean, taberna batean: lepotik heldu eta eskaileretan behera bota zuen. Gero, alde egin zuen.

Erasoa jasan zuen gizonak Zarauzko Hitza-ri jakinarazi dionez, aurrez ere jazarri du erasotzaileak, homosexuala izateagatik. Elkar ikusi duten bakoitzean "jarrera txarra" izan du berekin, eta azaldu du "bilatu egin duela, bultza egin diola eta jarrera mehatxatzailearekin gerturatu zaiola behin baino gehiagotan". "Inork ondorio arrarorik atera ez dezan", bestalde, erasotuak azpimarratu du "erasotzailea zarauztarra dela eta ez kanpotarra".

Bilboko Aste Nagusian atxilotutakoei buruzko informazioaren filtrazioa, ikerketapean
79 pertsonaren izen-abizenak eta argazkiak filtratu zituen Poliziak abuztuan, eta zenbait atari faxistatan argitaratu zituzten gero, pertsona migratuak seinalatzeko. Gertakariak ikertzen ari da Bilboko epaile bat.