AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso homofobo bat izan zen Iruñean, iragan den ostiralean

Gaueko 23:30ean jazo zen erasoa, Iruñeko hilerri inguruan. 28 eta 29 urteko bi gizonek eraso zioten beste gizon bati.

Iruñean (Nafarroa) bi gizon atxilotu dituzte berriki, pertsona bati eraso homofobo bat egiteagatik. Komunikabideek azaldu dutenez, aurreko ostiral gaueko 23:30ean izan zen erasoa, Iruñeko hilerritik gertu. Irain homofoboak egin zizkioten gizonezko bati 28 eta 29 urteko erasotzaileek.

Gorroto- eta lesio-delituak leporatuta eraman dituzte atxilo bi gizonak.


Asteburuan hainbat emakumek jasan dituzte sexu-erasoak Donostian, Irunen, Iruñean eta Santurtzin
Donostian, ibilgailu baten barruan eraso zion emakume bati gizon batek eta, Irunen, parke batean zegoen emakume baten kontra oldartu zen gizonezko bat. Iruñean Txantreako jaietan eraso diete hainbat emakumeri, eta Santurtzin, berriz, beste parke batean egin zioten eraso emakume bati.