AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso homofobo bat salatu dute Iruñean

Bi pertsona iraindu zituzten bi gizonek, eta bandera koloreanitza erre zuten. Ekainaren 23an izan zen erasoa, Biurdana parke inguruan.

Goizaldeko 02:55ean izan zen erasoa, Iruñeko (Nafarroa) Biurdana parke inguruan. Bi gizonek irain homofoboak egin zizkieten bi pertsonari, eta, salatu dutenez, bandera koloreanitz bat aurkitu zuten handik gertu, erreta.

Erasotuek eman zuten gertakarien berri. Bi gizonezkoak haiek iraintzen eta mehatxatzen hasi zirenean, ahal bezain laster alde egin zuten. 25 eta 30 urte dituzte erasotzaileek, eta gorroto-delitu bat egotzi diete.

Mehatxu arrazistak egin dituzte Bilbon eta Donostian
Eskuorri arrazistak banatu dituzte: bakarrik dauden migrante adingabeen ('Mena') kontrako mezuak eta heriotza-mehatxuak zabaldu dituzte Abandon, eta Martutenen, berriz, bertako eraikin batean bizi diren pertsona migratuen aurkakoak. Indarkeriarako deia egin dute eskuorrien bidez.