AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso izugarria oinarrizko eskubide sindikalei: kartzelaratu egin dituzte 'La Suizako seiak'

Asturiasko sindikalistek hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso dute laneko jazarpenaren eta sexu-jazarpenaren aurka borrokatzeagatik.

La Suizako seiak izenez ezagutzen diren sei sindikalistak Villabonako (Asturias) espetxean sartu zituzten atzo, Gijongo (Asturias) Zigor Arloko 1. epaitegiak 2021ean ezarritako kartzela-zigorra betetzeko: La Suiza gozotegiaren aurkako protestetan parte hartzeagatik eta lan- eta sexu-jazarpenaren aurka borroka egiteagatik kondenatu zituen. Sofitu taldeak ohar batean salatu duenez, "Espainiako Estatuak sei sindikalista ditu preso, hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra dutenak euren gain, langile-klaseari lortzea hainbeste kostatu zitzaizkion eskubide sindikalak gauzatzeagatik".

Komunikatuan, errepresaliatuei laguntzeko sareak azaldu du sei sindikalistak beren kabuz joan zirela espetxera eskatutako dokumentazioa ematera, "nahiz eta jakin berehala atxilotuak izateko arriskua zutela". Hala bete behar izan zuten Lino Rubio Mayo epaileak berriki emandako espetxeratze-agindua.

"Ustekabeko atxiloketa poliziala" saihestu zuten La Suizako seiek; "ziur aski, eszena sentsazionalistak erraztuko lituzkeena, baita seme-alabak eta familiak tartean egonik ere". Babes-taldeak honakoa azpimarratu du, dena den: "Sei kide ditugu kartzelan, sei langile eta sindikalista, baina ez dira delitugileak". Horiek horrela, Sofituk Espainiako Gobernuari eskatu dio espetxeetako hirugarren gradua berehala eman diezaietela, baita haien indultua kudeatzea eta onartzea ere.

"Sindikalistak jazarri eta kartzelaratzen dituen faxismoaren aurrean" eta "langileen eskubideen eta askatasunen atzerakadaren aurrean", Sofituk elkarretaratze bat egin zuen atzo arratsaldean Gijongo Udaletxe Plazan. Konpromisoa hartu zuen "La Suizako 6en askatasunaren aldeko borroka koordinatzen jarraitzeko", eta herritarrei dei egin zien "gatazka kalean bizirik mantentzera".

700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.