AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eraso matxisten ia %90 dira bikotekideek edo senideek egindakoak, EAEko datuen arabera

Indarkeria matxista jasandako 5.634 emakumeren berri izan zen EAEn 2024an, 2023an baino 399 gehiago. Biktimen %40 ziren Espainiako Estatutik kanpo jaiotakoak.

Eusko Jaurlaritzako iturriek diotenez, 2024. urtean, biolentzia matxista jasan duten 5.634 emakumeren berri izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hortaz, igoera nabarmen bat egon zen urtebetean, 2023an baino 399 biktima gehiago erregistratu baitzituzten iaz EAEn. Azpimarra berezia egin diote, gainera, bortxaketetan izan den gorakadari: 2024an gutxienez 260 emakume bortxatu zituzten erkidegoan, 2023an baino 67 gehiago, erregistro ofizialen arabera.

Erasotzaileei begiratuz gero, iaz erregistratutako 5.634 biktimen artean, %87 kasutan eraso zieten euren bikotekideek, bikotekide ohiek edo senideren batek. Eta, indarkeria matxista jasan duten emakumeei erreparatuz gero, deigarria da %40 zirela Espainiako Estatutik kanpo jaiotakoak.

Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.