AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

ERC, EAJ eta EH Bilduk ez diete oztoporik jarriko 2023ko Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorrei

Euskal Herriko eta Kataluniako alderdiek ez dizkiote osoko zuzenketak aurkeztuko PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuak osatutako zirriborroari. Kontu publiko horietan soldata-igoerak aurreikusten dituzte polizientzat, militarrentzat eta diputatuentzat. Aurrekontu militarra %25,8 igoko dute, 12.317 milioi euroraino.
2023. urteko Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorrei bidea zabaldu diete ERCk, EAJk eta EH Bilduk ostiral honetan. El PaĆ­s egunkariak aditzera eman duenez, alderdiek uko egin diote koalizio-gobernuak diseinatutako kontu publikoei osoko emendakinak aurkezteari. Datorren ostegunean izango da Espainiako Gobernuari arnasa emango dion bozketa. Aurreko aldian erraz irabazi zuen koalizio-gobernuak: aldeko 187 eserleku zituen, eta kontrakoak, berriz, 159 baino ez.


Ukrainako gerrak eta Europar Funtsen hurrengo diru-partiden iritsierak baldintzatutako aurrekontuak dira onartzear direnak. Aurrekontu militarra %25,8 igoko dute, %38ko igoera izango da polizia-agenteen soldatetan ere, eta %3,5ekoa, berriz, euren buruentzat. Horrez gain, Ukrainara armak eta bestelako baliabideak bidaltzen jarraituko dute, Europar Batasuneko gainontzeko kideekin batera.
Azaroaren 25ean mobilizatzera deitu du Itaiak
Indarkeria matxistari buru egiteko, beharrezkotzat jo du "autodefentsa sozialista garatzea", "emakume langileok jasaten dugun indarkeria borrokatuz, gure babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez". Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean kalera ateratzeko deia egin du.