AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erietxera kateaturik joateari uko egin dio Saioa Sanchez preso politikoak

Saioa Sanchezek astelehenean zuen hitzordua ospitalean. Espetxean jakinarazi zioten, erietxera bere alabarekin batera joan nahi bazuen, hankak eta gerria lotzen dituen kate batekin joan beharko zuela.

Nantesen dute atxilo Saioa Sanchez preso politikoa. Berangarra ama izan zen irailean, eta ohiko azterketa ginekologikoa egiteko hitzordua zuen ospitalean joan den astelehenerako. Trasladoaz arduratu behar zuen eskoltak, antza, adierazi zuen Sanchezen haurrak kartzelan geratu beharko lukeela hark erietxean azterketa egin bitartean. Dena den, ezezkoa eman zuen preso politikoak.

Orduan adierazi zioten espetxean, ospitalera alabarekin batera joan nahi bazuen, kateatu egingo zutela; hain zuzen, hankak eta gerria lotzen dioten kate bat jarriko ziotela esan zioten. Trasladoa egiteko modu hori "umiliagarria" zela iritzita, Sanchezek uko egin zion azterketari, behaketa mediku baterako aukerarik gabe geratuz.

DPS estatusa (Bereziki Seinalatutako Atxilotua) mantentzen diote oraindik preso politikoari, eta horren aitzakiapean ezarri nahi izan dizkiote neurriok. Izatez, urteek aurrera egin ahala kentzen diete estatus hori presoei, baina Frantziako Estatuan indarrean mantentzen dituzte izendatze horiek hainbat eta hainbat euskal preso politikoren kasuan.

Hego Euskal Herriko langabetuen erdiek baino gehiagok ez dute prestaziorik jasotzen
Denera, 171.963 langile daude langabe gisa erregistratuta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan. Aldi baterako enplegu-erregulazioekin daudenak gehitu behar zaizkie: 42.004 behargin, urrian baino 16.049 gehiago. Aurten sinatutako kontratuen %92,1 aldi baterakoak izan dira.