AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erizain bat eraila Covid-19 birusak jota, osasungintzako aurreneko langilea

52 urteko erizain bat zendu da gaur Basurtuko Ospitalean. Sei urte egun bete ditu ospitaleratuta, eta duela gutxira arte, Covid-19 birusa duten pertsonak artatzen aritu da. 2020. urtea hasi zenetik, 18 langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Gaur, martxoak 19, Osakidetzako erizain bat zendu da Basurtuko Ospitalean, Bizkaian. Sei egunez izan dute ospitaleratuta 52 urteko emakumea, eta Euskal Herrian koronabirusak jota eraila izan den osasungintzako lehen langilea da. Hedabideen arabera, Covid-19 gaitza duten pertsonak artatzen jardun du duela gutxira arte.

Martxoan gaude, eta urtea hasi zenetik, beste 17 langile erail dituzte soldatapean Euskal Herrian, azkeneko biak, Azkoitian (Gipuzkoa). Gaurko hilketarekin, dagoeneko 18 dira zenbatutakoak.

Anbulantzietako langileek salatu dute babeserako materialik gabe jarduten dutela
Langileek salatu dutenez, "babeserako oinarrizko neurriak" ez dira betetzen haien lanpostuetan. "Anbulantzietan aritzen garen langileok gure burua babestu ezin badugu, Covid-19 birusa paziente batetik bestera transmititzeko kanala gara", adierazi dute. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpikontratatutako Ambuiberica enpresak kudeatzen du sektorea.