AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erkorekaren arabera, "ikerketak esango du" gazte villabonarra Ertzaintzak zauritu ote zuen

Tolosako Inauterietan, gutxienez hiru gazte zauritu zituzten ertzainek, baina hori zalantzan jarri nahi izan du Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Asteazken honetan, kargak gertatu ziren tokian izan da Ertzaintza.

Duela ia bi aste, Inauterien ospakizun bete-betean, gogor oldartu zen Ertzaintza Tolosan (Gipuzkoa). Zenbait pertsonaren arteko liskarrak aitzakiatzat hartuta, kalean zegoen jendeari eraso zioten ertzainek: foam jaurtigaiak erabili zituzten, eta gutxienez hiru gazte zauritu.

Horietako bat, Villabonako (Gipuzkoa) 16 urteko gazte bat, larriki zauritu zuten begian, eta horixe izan zen argitara atera zen aurreneko kasua. Gerora, beste bi lagunek jakinarazi dute haiek ere zauritu zituela Poliziak, foam jaurtigaiek aurpegian jota. Oraingoz, Ertzaintzaren erasoaren kontrako hiru salaketa daude jarrita Tolosako epaitegian.

Erkorekaren azken adierazpenak

Aski argi dago Zaldunita gauean Tolosan gertatutakoa, baina aitzakiak bilatzen eta nahasmena sortzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak berriki hartu du hitza, joan den asteazkenean: azaldu zuen gertakariak "argitzeko" hiru ikerketa dituztela martxan bere sailak eta Ertzaintzak berak. Harrigarria badirudi ere, Erkorekak aldarrikatu zuen ikerketa horien emaitzek esango dutela gazte villabonarra ertzainek zauritu ote zuten, eta zauriak "istiluen aurkako materialak" eragindakoak ote diren.

Segurtasun sailburuak, beraz, zalantzan jarri nahi izan du gaztea Ertzaintzak zauritu izana. Onartu duen gauza bakarra izan da zauritutako pertsona ospitalera eraman zutela. Erkorekak esan du, momentuz, "gertakariak Ertzaintzarekin duen harreman bakarra" dela "lesio hori [Villabonako gaztearena] gertatu zenean parte hartzeko eskatu ziotela". Agintaritzek, oraingoz, gau horretan foam jaurtigaiak erabili zirela ere ez dute aitortu nahi izan.

Ertzaintzaren lanak

Zaldunita gauean polizia-kargak izan ziren lekura bertaratu da Ertzaintza aste honetan, asteazkenean. Erkorekak ez du azaldu, zehazki, zertarako joan ziren hara ertzainak. Itxura denez, neurketa-lanak egin zituzten, droneak nahiz bestelako gailuak erabilita.

"Enpresarien eta politikarien arteko aliantza" salatu du GKSk Forum Europan
Bilbon izaten ari den ekitaldira sartu dira GKSko hainbat kide, enpresariak nahiz politikariak seinalatzeko "gazte langileon pobreziaren erantzule modura".