AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erorien Monumentu faxista bota dezatela exijitu dute Iruñean

Oroigarria eraistearen alde egin dute elkarte memorialistek, eta "traiziotzat" jo dute PSN, EH Bildu eta Geroa Baik egindako akordioa. Atzo egin zuten monumentua bota dezatela aldarrikatzeko protesta bat, Iruñeko bihotzean.

"Ez genuen alderdi aurrerakoien partez horrelako traiziorik espero". Aurreko astean egindako agerraldian, Erorien Monumentua Eraistearen aldeko Elkarteen Plataformak hitz gogorrekin kritikatu zuen PSN, EH Bildu eta Geroa Baik hitzartutako azken akordioa. Izan ere, Erorien Monumentu faxista mantentzearen alde egin dute hiru alderdiek, haren esanahia eraberrituko dutela promestuz.

Elkarte ugarik egin dute bat erabaki horren kontra: plataforma bat sortu eta oroigarri faxista bota dezatela exijitzen ari dira. Atzo bertan, azaroaren 27an, protesta jendetsu bat egin zuten Iruñeko erdigunean: udaletxe aurrean elkarretaratu ziren ehunka lagun, Eraitsi orain! aldarritzat hartuta.

Bertan bildu ziren elkarte memorialistek haserre seinalatu zuten "txapuza bat" eta "jokaldi makur bat" dela PSN, EH Bildu eta Geroa Bairen akordioa, eta Memoria Historikoaren Legeak behartzen duela oroigarri frankistak eraistera. "Onartezina da faxistak loriatzen dituen monumentu bat mantentzen jarraitzea, biktimen mina betikotuz", adierazi zuen atzo elkarte memorialisten bozeramaile Koldo Amatriak.

Baionan bi militante politiko atxilotu ditu Frantziako Poliziak
Antza denez, salmenta espekulatiboa salatzeko ekintza bati lotuta atxilotu dituzte gaur goizean. Baionako prokuradoreak ez ditu oraingoz atxiloketak baieztatu.