AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erorien Monumentua eraistea ezinbestekotzat jo du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak

"Memoria baino gehiago da jokoan dagoena, eta gaur egun bizirik dagoen faxismoari ezin zaio zirrikiturik utzi", adierazi du azken eztabaiden harira. Faxismoaren kontra antolatzera ere deitu du.

40ko hamarkadan eraiki zuten Erorien Monumentua Iruñean (Nafarroa), Espainiako Gerra Zibilean frankismoaren alde borroka egin zuten faxisten omenez. Azkenaldian ere indarra hartu du oroigarri horri buruzko eztabaidak, eta gaiari heldu dio Iruñerriko Kontseilu Sozialistak: nabarmendu du ezinbestekoa dela Erorien Monumentua eraistea.

"Elkarte memorialistek bikain azaldu dute eraikinari zentzu berri bat ematea ezinezkoa dela, talka egiten baitu bere esentzia faxistarekin berarekin", seinalatu du Kontseilu Sozialistak. Hala, ohartarazi du "memoria baino gehiago" dela auzi honetan "jokoan dagoena": "Gaur egun bizirik dagoen faxismoari ezin zaio zirrikiturik utzi".

"Bizikidetza eta kontsentsu antzua predikatzen dituzten" horien kontrara, Kontseilu Sozialistak aldarrikatu du "faxismoaren aurkako lekukoa hartu eta antolatzen jarraitzea" dela "galtzaileon oinordekoon" zeregina. Beraz, dei egin die Iruñerriko kolektiboei eta pertsonei bat egin dezaten Erorien Monumentua eraisteko aldarriarekin, eta "faxismoaren aurkako borrokara" batu daitezen.

Hainbat tokitatik immigratzea zailduko duen ituna onartu du Europako Parlamentuak
Pertsona migratuen kontrako hainbat praktika legeztatu eta mugetako kontrolak areagotzeaz gain, estatu kideen arteko lankidetza indartuko dute akordioaren bidez, migrazio-politika gogortzeko bidean. Europako Kontseiluak eta estatu kideek formalki onartzen badute, ituna 2026an sartuko da indarrean.