AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erosketa-saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero

OCU erakundearen arabera, azken urtean %84 garestitu dira erosketa-saskiko 156 oinarrizko produktu. Azken 37 urteetako inflaziorik altuena erregistratu dute Espainiako Estatuan martxoan: %9,8.

Erosketa-saskiaren prezioei buruzko azterketa bat egin du OCU kontsumitzaileen erakundeak, eta datu lazgarri bat jarri du mahai gainean: saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero.

156 oinarrizko produktu baino gehiago aztertu ditu OCUk, eta azken urtean prezioetan igoera izugarria izan dela ikusi du: %84 igo da produktu horien kostua. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergenteak, margarina, pasta, platanoak eta izokina dira gehien garestitu diren produktuak.

Prezioen gorakada horren erdia baino gehiago azken hilabeteetan izan da, eta datozen hilabeteetan ere kostuek gora egin dezaketela ohartarazi du OCUk.



Inkomunikatuta jarraitzen du Pablo Gonzalez kazetariak
Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, eta hiru hilabeteko behin-behineko kartzelaldia ezarri diote, espioitza delitu bat egotzita. Ordutik ez diote utzi bere hurbilekoekin ez eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten.