AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erreakzioak, Martxoaren 3an Gasteizen gertaturikoaren harira

Atzo, Gasteizko sarraskiaren 48. urteurreneko mobilizazioan, manifestarien kontra modu bortitzean oldartu zen Ertzaintza: dozenaka lagun zauritu zituen borrak, foam jaurtigaiak, gomazko pilotak nahiz furgonetak erabilita, eta lau pertsona atxilotu zituen. Hona hemen hainbat politikari profesionalen erreakzioak.

Goizean, hainbat alderdi parlamentariok baliatu zuten Martxoaren 3a itxurak egiteko: 1976an Espainiako Poliziak tiroz eraildako langileak omendu zituzten, ekitaldiak eta lore-eskaintzak antolatuta. Sinesgaitza badirudi ere, sarraskian hildako langileak oroitu zituzten PPk eta EAJk. EH Bilduk, bestalde, Pello Otxandiano lehendakarigaiarekin ekitaldi politiko bat egiteko probestu zuen unea.

Polizia-kargen eta atxiloketen osteko erreakzioak, ordea, ez ziren hain hotsandikoak izan. Gasteizko Udala osatzen duten alderdi parlamentarioetako hainbat politikariren erreakzioak bildu ditugu:


Maider Etxebarria, Gasteizko alkatea (PSE-EE): hitzik ez.

Beatriz Artolazabal, Gasteizko alkateordea (EAJ): hitzik ez.

Rocio Vitero (EH Bildu), Twitterren:

"El 3 de marzo es un día para el recuerdo y la reivindicación. Halako gertakariek ez diete Martxoak 3ko aldarrikapenei mesede egiten."

Garbiñe Ruiz (Elkarrekin Podemos), Twitterren:

"Lamento profundamente que un día para honrar la memoria de las asesinadas del 3 de Marzo se haya enturbiado con enfrentamientos entre manifestantes y policía. La violencia NUNCA será el camino para la búsqueda de verdad, justicia, reparación y no repetición."

Ainhoa Domaica (PP): hitzik ez.

Pablo Gonzalezen askatasuna exijitu dute Bilbon, espetxeratu zutenetik bi urte igaro direnean
Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren erantzukizuna ere seinalatu dute Bilboko eta Busturialdeko Kontseilu Sozialistek, elkarretaratze baten bidez.