AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erredurekin ospitaleratu behar izan dituzte Bilboko Portuko bi langile

Atzo eguerdian izan ziren zaurituak, garbitzen ari ziren hoditerian zegoen azidoa besora eta aurpegira erorita.

Bi langile zaurituak izan ziren atzo Bilboko Portuarentzat lanean ari zirela. Atzo eguerdian, azido erredurekin eraman behar izan zituzten ospitalera 37 eta 38 urteko bi beharginak.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, portuko garbiketa lanetan ari zirela, besora eta aurpegira jausi zitzaien hoditerian eta lurrazalean zegoen azidoa, Zierbenako (Bizkaia) instalazioetan. Gurutzetako Ospitalean ingresatu zituzten bi langileak.

Maiatzean, Vulcanizados Retuerto enpresarentzat soldatapean ari zen langile bat erail zuten Bilboko Portuan. Iazko apirilean, berriz, bi egun atsedenik gabe lanean ari zen behargin bat izan zen eraila.

57.000 lanpostu suntsitu dira Euskal Herrian apiriletik, eta 133.800 langile daude langabezian
Langabezian dauden 133.800 langileei, aldi baterako lan-erregulaziopean egondakoak gehitu behar zaizkie; orotara, 150.000 inguru. Konparazio batera, 2008ko krisian baino lanpostu gehiago suntsitu dituzte hiru hilabetean. Datuak Frantziako eta Espainiako estatistika institutuek eta Eustatek emandakoak dira, Gaindegiak landuak.