AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errefortzu-eskolekin jarraitzen dute Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan

Doakoak eta irekiak dira klaseak, eta iaz jarri zituen martxan Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. "Langile-klasearen elkarlaguntza eta defentsa" ditu oinarri proiektuak.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak aurreko ikasturtean antolatu zituen errefortzu-eskolak Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan, "langile-klasearen elkarlaguntza eta defentsa" oinarritzat hartuta. Orduan azaldu zuten bi helburu nagusi dituela proiektuak: "bizi-baldintzen pobretze orokorrari aurre egitea", eta "euskara langileriaren proiektu kulturalean txertatzeko bidean ekarpena egitea".

Hainbat kideren lan boluntarioari esker, ikasturte honetan ere izango dira martxan errefortzu-eskolak. Doakoak eta irekiak dira, eta ikasketetako askotariko edukiekin laguntza eskaintzen dute klaseetan. Interesa dutenek, harremanetan jartzeko aukera dute 622 218 525 telefono zenbakiaren bidez, edo urolakosta@kontseilusozialista.eus e-mail helbidearen bidez.

Klase partikularrak Azpeitian ere

Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistan ere badute martxan halako proiektu bat, aurreko ikasturtetik. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren esanetan, boluntario-talde batek ematen ditu klase partikularrak, eta ekin diote jadanik ikasturte berriari.

Azken eraso matxistak salatu ditu Itaiak
Aste honetan emakume bat erail du gizon batek Errotxapean, eta beste gizonezko batek egindako hainbat sexu-eraso atera dira argitara Tolosan. Itaiak protestak egin ditu Euskal Herriko hainbat herritan.