AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errepide mozketak Bizkaiko metalgintza sektoreko asteko laugarren greba egunean

Barakaldon, Arrontegiko zubia itxi dute langileek goizean goiz. Laugarren greba eguna da gaur, eta ostiralera arte daude lanuzteak deituta.

Bizkaiko metalgintzako langileak greba ari dira egiten laugarren egunez jarraian; sindikatuen arabera, %85eko jarraipena izan du deialdiak azken hiru egunetan. Soldaten eguneraketa, genero berdintasuna eta prekarietatearekin amaitzea eskatzen ari dira beharginak.

Greba egun hauetan asko izan dira langileek antolatutako mobilizazioak, piketeak eta barrikadak. Gaur goizean, zehazki, Arrondegiko zubia itxi dute zenbait minutuz Barakaldon, trafikoa geldiaraziz. Gainera, Ertzaintzak gogor egin du grebalarien aurka azken egunetan; gutxienez 36 lagun identifikatu ditu.

Ostiralera arte mobilizazioak

Gaur, osteguna, Sestaon eta Basaurin manifestazioak dituzte deituta goizeko 11:30ean; lehenean Kasko Plazatik Santurtzira, eta bigarrenean, berriz, Urbi Basconiako zeharkaldian. Bestalde, urriaren 4rako manifestazio bateratua deitu dute Bilbon. 11:30ean bi zutabe irtengo dira San Mamesetik eta IMQ Zorrozaurretik, eta Bihotz Sakratuan elkartuko dira.

33 urteko espetxe zigorra ezarri diete lau euskal preso politikori
Xabier Garcia, IƱigo Guridi, Asier Arzalluz eta Aitor Agirrebarrena zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak: 33 urteko kartzela zigorra ezarri die, espetxeko funtzionario bat hiltzea leporatuta.