AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erresuma Batura pateran heltzen diren pertsona migratzaileek ezingo dute asilorik eskatu

Migrazioari lotutako legea gogortuko dute Erresuma Batuan, Mantxako Kanalaren bidez migratu nahian ari diren pertsonak zuzenean deportatu ahal izateko. "Paterak behin betiko gelditzea" da gobernuaren asmoa.

Erresuma Batuan are gogorragoak izango dira txalupa bidez migratu nahian ari diren pertsonen aurkako neurriak. Rishi Sunak lehen ministroak iragarri duenez, legedia aldatuko da laster, itsaso bidezko migrazioa oztopatzeko eta "paterak behin betiko gelditzeko". Lege berriaren bidez, Mantxako Kanala erabilita eta txalupan Erresuma Batura iristen diren migratzaileei asiloa eskatzeko aukera ukatzea legeztatu nahi du gobernuak, bai eta pertsona horiek zuzenean eta legez deportatu ahal izatea ere. Zehazki, patera bidez Erresuma Batura heltzen den pertsona oro Ruandara edo "beste herrialde seguru" batera kanporatzeko eskumena izango du Barne Ministerioak.

"Legez kanpoko migrazioa ez da bidezkoa zergadun britainiarrentzat, ez da bidezkoa legez datozenentzat, eta ez da zuzena talde kriminalei beren merkataritza inmoralarekin jarraitzeko aukera ematea", esan du lehen ministroak. "Ez nahastu. Legez kanpo etortzen badira, ezingo dira geratu", gaineratu du. Dirudienez, hurrengo astean aurkeztuko du lege berria Sunakek.

Langile bat hil eta beste bat zauritu da Baionan, altuera batetik jausita
Ostiralean izan zen lan-istripua Baionako tailer batean. Gutxienez hamar dira, aurten, Euskal Herrian lanean hil diren beharginak.