AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Erriberako egoitzetako langileek grebara jo zuten atzo

Lan-baldintzak hobetzearen eta hitzarmen berri baten alde mobilizatu ziren beharginak atzo, Tuteran. Egoitzetako, eguneko zentroetako zein etxez etxeko zerbitzuko langileek egin zuten greba.

Hirugarren grebaldia izan zuten atzo, martxoaren 31n, Erriberako (Nafarroa) egoitzetako, eguneko zentroetako eta etxez etxeko zerbitzuko langileek. Beharginek lan-hitzarmen berri baten alde egin zuten greba, bai eta lan-baldintzak hobetzearen alde ere.

Salatu duten bezala, sektoreko soldatak maiz ez dira 1.000 eurora ere iristen eta, gainera, lanaldiak "amaiezinak" direla azpimarratu dute. Hori ez ezik, atseden-egunak murritzak direla seinalatu dute; kasu askotan, hilabetean asteburu bat besterik ez dute libratzen.

Ezartzen dizkieten gutxieneko zerbitzuen presioa ere salatu dute grebalariek, "maximoen" modukoak izan direlako eta greba deialdia oztopatu dutelako. Halere, 200 bat pertsona inguru batu ziren atzo Tuteran (Nafarroa), Reconoced nuestro trabajo, convenio ya! Lan-baldintza duinen alde lelopean.

34 ikasle atxilotuen erabateko absoluzioa eskatu dute Gasteizko campusean
Gasteizko campusean egin dute manifestazio bat goizean, IAk deituta. EHUren errepresio poliziala salatzeaz gain, hiru exijentzia egin dizkiote: atxilotuen erabateko absoluzioa, balizko isunak bertan behera geratzea eta polizia-indarrek campusetan duten presentziaz hitz egiteko mahai bat osatzea. Gaurkoan ere handia izan da poliziaren presentzia campusean, goizean goizetik.