AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errigoitin emakume bati eraso egin dio bikotekide ohiak

Erasotzaileak sulfatatzeko likidoa jaurti zion aurpegira, emakumearen lepoan eta eztarrian kalteak eraginez.

Aurreko igandean, uztailak 5, gizonezko batek bikotekide ohiari egin zion eraso Errigoitin (Bizkaia). Emakumea alabaren bila joan zen erasotzailearen etxera, eta hark sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira. Erasotua izan zen emakumeak kalteak izan ditu lepoan eta eztarrian. Gainera, hainbat hedabidek azaldu dutenez, ez da bikotekide ohiaren partetik jasan behar izan duen eraso bakarra izan.

503 herrikideren oinarrizko elikagai eta produktuen beharrari erantzuteko, Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak gutxienez 10 euroko ekarpen finkoak eskatu ditu
Apirilean ekin zioten Azpeitiko Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistako kideek oinarrizko produktu eta elikagaiak biltzeari. Ordutik hona, 232 herrikideri zerbitzua emateko gaitasuna lortu dute, eta Azkoitia eta Zestoara ere zabaldu da bankua. Orain, '10 euro edo gehiago' kanpaina abiatu dute, 503 pertsonaren eskaerari erantzun ahal izateko.