AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errotabidea higiezinen enpresak bikote bat eta bere lau seme-alabak etxetik kaleratu nahi ditu Iruñean

Datorren astelehen goizean, urriak 21, Iruñean bizi den bikote bat eta euren lau seme-alabak etxegabetzen ahaleginduko dira. Errotabidea enpresaren Babes Ofizialeko Etxebizitzetan (BOE) bizi dira egun, eta ezin dute Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako alokairu soziala ordaindu.

Berriozarreko PAH plataformak iragarri duenez, datorren astelehenean, urriak 21, familia bat etxegabetzen saiatuko dira Iruñean (Nafarroa). Nafarroako Gobernutik etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntza jasotzen badute ere, ezin dute Errotabidea sozietate mugatuaren alokairu sozialaren tasa ordaindu. Sei kide dira familian; bikote bat eta euren lau seme-alabak.

Errotabidea (lehengo Cogremasa) Nafarroako higiezinen enpresa bat da, zeinak jada zenbait etxe kaleratze egin dituen. Tartean, indarkeria matxista jasan zuen emakume bat kaleratu zuen higiezinen enpresak, 2014. urtean. Errotabideren hileko alokairua 500 euro ingurukoa da; alokairu sozialera sarbidea izateko, ordea, 7.000 eurotik gorako abalak eskatzen ditu.

Elkarretaratzea astelehenean

Elkarretaratzera deitu du astelehenerako Berriozarreko PAH plataformak, kaleratzeari aurre egin asmoz. 08:30ean jarri dute hitzordua, Soto De Lezkairu kaleko 21. zenbakian. Azken asteetan beste hainbat etxegabetze jarri dituzte martxan Euskal Herrian; tartean, bat Barakaldon (Bizkaia), eta gutxienez lau Donostian (Gipuzkoa).

Sutea izan da Gernikako Bloke Naranjan, eta hutsik dago eraikina une honetan
Su hartu du Bloke Naranjako etxebizitzetako batek arratsaldean, baina hutsik zegoen eraikina, eta ez da zauriturik egon. Eztenaren eta Harrera Sarearen proiektuaren parte da bizilekua. Blokea husteko agindua eman du Ertzaintzak, eta itxita dago une honetan.