AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa salatu dute ehunka pertsonak Iruñean

Hasi da Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa Iruñean. 12:30ean ehunka lagun elkartu dira epaitegien aurrean, judizioa salatzeko eta gaztetxeari nahiz epaituak izaten ari diren hiru kideei elkartasuna adierazteko.

Errotxapeako Gaztetxearen (Iruñerria, Nafarroa) aurkako hirugarren auzibidea da honakoa eta, gaztetxeko kideek ohartarazi izan dutenez, latzak izan daitezke ondorioak: 40.000 eurora arteko kostu judizialen ordainketa edota gaztetxearen desalojoa. Oraindik ez dago gaurko auzi-saioaren inguruko berririk.

Ehunka pertsonak hartu dute kalea Donostian eta Iruñean, okupazioaren aurkako ofentsibaren aurrean, espazioen gaineko langile kontrola aldarrikatzeko
Okupazioaren aurkako ofentsiba salatzeko abiatutako kanpaina politikoaren barruan, Erraki Langileon Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak manifestaziora deitu zuen gaurko, Donostian eta Iruñean. "Okupazioaren erabateko ilegalizazio saiakera bat" martxan dela salatu du Errakik, "eta aurre egiten ez bazaio, proletalgoaren sektore zabaletan eta mugimendu iraultzaile antolatuan ondorio ikaragarriak izan" ditzakeela; adibide modura aipatu du "etxebizitzara sarbidean" nahiz "gune sozial, politiko eta kulturalengan" izan dezakeen eragina. Gogora ekarri dute, esaterako, hustu berri duten Laudioko Gaztetxea eta desalojo arriskuan dauden beste hamaika Langile Kontrolpeko Espazio. Polizia-indarrek bi pertsona identifikatu dituzte Iruñean, eta isuna jarri diete.