AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Errotxapeko eta Tolosako azken eraso matxistak salatzera deitu du Itaiak

Atzo emakume bat erail zuen gizon batek Errotxapean, eta gizon gazte batek egindako hainbat sexu-erasoren berri eman zuten Tolosan. Protestak antolatu ditu Itaiak hainbat herritan, hala nola, Iruñerrian eta Tolosan bertan.

Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa) emakume bat hil zuen atzo gizonezko batek. Elkarrekin bizi ziren etxabe batzuetan. Hori dela-eta, hainbat mobilizazio deialdi egin ditu Euskal Herrian Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Errotxapean bertan biharko antolatu du protesta bat: Maiteminduen Parkean izango da, 19:30ean. Beasainen (Gipuzkoa), Ondarroan (Bizkaia) edota Gernikan (Bizkaia) ere egingo ditu elkarretaratzeak Itaiak.

Tolosan (Gipuzkoa), bestalde, 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute berriki, hainbat emakumeri sexu-erasoak egiteagatik. Adin txikikoak dira horietako batzuk. Erasoak salatzeko, mobilizatzera deitu du Tolosaldeko Itaiak. Gaur arratsaldean, 19:00etan, kontzentrazio bat egingo du Tolosako Euskal Herria Plazan.

EH Bildu, Junts eta UPN dira diputatu errentatzaile proportziorik altuena duten alderdiak
Isabel Rodríguez Espainiako Etxebizitza ministroak "elkartasuna" eskatu die errentatzaileei, alokairuen bitartez 5.130 euro jasotzen dituen bitartean. Kongresuko diputatuen ia bostenak etxebizitzaren bat du alokairuan.