AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzainek kamerak eramango dituzte gainean azarotik aurrera

"Poliziaren gardentasunean aurrera egitea" aitzakiatzat hartuta, agenteen esku-hartzeetan gertatzen den guztia grabatzeko baliabide bat gehiago izango du Ertzaintzak. Aurreratu du "Justiziaren ikuspegitik" baliatu ahal izango direla polizien grabazioak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak atzo jakinarazi zuen: azarotik aurrera, bideo-kamerak eramango dituzte soinean ertzainek. Ohikoa da poliziek, inolako disimulorik gabe, kamerak eskuan hartu eta interbentzioren batean gertatzen ari dena grabatzea; baita zuzenean bertan dauden pertsonen aurpegiak grabatzea ere. Baina, laster, ezkutuagoak izango diren kamerak ere edukiko dituzte gainean poliziek, eta edozein esku-hartzetan gertatzen dena grabatu ahal izango dute.

2022an, mota horretako 1.387 gailu erosi zituen Ertzaintzak. "Bisitatu ditudan komisarietan ikusi dut nola dauden prest behar diren egiturak eta plataformak, kamera horiek behar bezala energiaz kargatzeko, eta barruan dituzten irudiak behar bezala deskargatzeko ordenagailuetara", azaldu du sailburuak.

Zer erabilera emango zaie?

"Poliziaren gardentasunaren" izenean hartu du neurria Jaurlaritzak, baina, ohi bezala, askotarikoa izan daiteke kamerek grabatutako edukiari gerora emango zaion erabilera erreala. Ikusteke dago zertarako baliatzen dituzten agintaritzek grabazio masiboak, baina Zupiriak aditzera eman du jada ez dituztela irudiak ertzainei begira soilik erabiliko.

"Baliabide bat gehiago izango da gauzak nola gertatzen diren jakiteko eta horien inguruko erabakiak hartzeko, bai polizien jardunean, baina baita Justiziaren ikuspegitik ere", esan du Zupiriak. "Seguru nago momentu askotan ertzainei ere emango diela halako segurtasun bat, egiten dituzten ekintza horiek grabatuko direlako, eta hori ere garrantzitsua da", gaineratu du.

Antolin enpresak 108 langile kaleratuko ditu
Volkswagenen hornitzaileak Orkoiengo lantegia itxiko du, eta plantilla osoa kaleratuko du. Enplegu-erregulazioko espediente bat abian da jadanik; hala, 2025ean botako ditu beharginak zuzendaritzak.