AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintza indartuko du Jaurlaritzak, furgoneta berrietan lau milioi euro inbertituz

Istiluen aurkako 53 furgoneta berri erosiko ditu Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzara bideratzeko. Orotara, 4.134.000 euroko aurrekontua aurreikusi du horretarako.

Moncloa.com hedabideak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak lau milioi eurotik gora gastatuko ditu Ertzaintzarentzako furgoneta berriak erosteko. Istiluen aurkako ibilgailuak lirateke guztiak. Inbertsio hori egitearen arrazoia litzateke, Jaurlaritzaren arabera, Ertzaintza "leku batetik bestera" mugitzeko beharra, bai eta ibilgailu berezituen beharra ere, sabai altuarekin eta edukiera handiagoarekin.

Ertzaintzak hainbat jarduera politiko ikertu eta salatu ditu, "Poliziaren aurkako kanpaina bat" martxan dela argudiatuta
ERNE eta ESAN polizia-sindikatuen arabera, "Ertzaintzaren aurkako kanpainaren atzean nor dagoen ikertu behar da". Ondorioz, prest daude sare sozialetan zein kalean Polizia kritikatzen dutenei "gorroto-delituak" leporatzeko. Bien bitartean, hainbat lagunen aurka oldartu dira joan den asteburuan, hemezortzi atxiloketa eta 735 isunekin.