AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintza sartu da Ibaetako campusera, eta astelehenean berreskuratutako gunean erresistentzia egiten ari dira ikasleak

Jarduera politikorako espazio bat ziurtatzeko exijentzia ugari egin dizkie ikasleei EHUko errektoretzak, baina UIBren esanetan, "ez du inolako bermerik eman, ez epeei ez espazioaren aukeraketari dagokienez". Ondorioz, Zorroaga aretoan geratzea erabaki dute Ibaetako ikasleek, eta polizia-indarrak bertaratu dira jada.

Ibaetako campusera (Donostia, Gipuzkoa) sartu dira polizia-indarrak, astelehenean birjabetutako Zorroaga aretoan jarraitzen baitute Unibertsitateko Indar Batasunako (UIB) kideek. UIBk asteazken iluntzean jakinarazi duenez, jardun politikorako espazio faltaren auziaren harira, inolako "bermerik gabeko proposamen bat" luzatu die ikasleei Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV).


Errektoretzak igorritako agirian irakur daitekeenez, unibertsitateak hainbat baldintza eskatzen dizkie ikasleei jarduera politikoa egiteko espazio bat uzteko, "baina ez du inolako bermerik ematen". Gainera, espazioa "berehala" uzteko eskatu die, baldin eta negoziaketekin jarraitu nahi badute. Horren aurrean, Zorroaga aretoan geratzeko hautua berretsi dute ikasleek.


P


Ertzaintzaren unitateak gauean heldu dira unibertsitatera, ikasleek campusean egindako birjabetzea dela-eta esku hartzeko asmoz. Ibaetako UIBko kideak, ordea, aretoan geratu dira erresistentzia egiteko.

Azken egunetan gertatutakoaren inguruko kronika eguneratua irakurtzeko, sartu hemen

PCRak ordaindu beharrak nabarmen igo du Frantzian dituzten preso politikoak bisitatzeko gastua
Urtarril amaieratik, PCR proba negatibo bat exijitzen dute Frantziako Estatuan sartzeko, eta Etxerat elkarteak salatu duenez, horrek are zailagoa egin du han dauzkaten euskal preso politikoen egoera. Hego Euskal Herrikoak dira asko, eta bisitan joateko gastua nabarmen igotzen du PCR proba ordaindu beharrak. Espetxeetan, gainera, murrizketa gehiago ezarri dituzte.