AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak berriz kargatu du San Mames inguruan

Partidaren ostean indarrez hustu zuen estadio ingurua: Athleticeko zaleen aurka oldartu zen, hainbat pertsona zaurituz eta atxilotuz.

Beste egun batez, Athleticeko zaleen kontra kargatu du Ertzaintzak Bilbon (Bizkaia). Erromaren aurkako partida amaitzean izan zen: lekukoen esanetan, ertzainek bat-batean jo zuten athleticzaleen kontra, San Mames ingurua indarrez husteko asmoz. Besteak beste, foam jaurtigaiak erabili zituzten jendea sakabanatzeko, eta batzuek zaborrontziak gurutzatu zituzten errepidean; babesteko erabili ohi den modu bat. Badirudi zauritu ugari izan zirela.

Ertzaintzaren erasoen ostean, inguruko kaleak hartu zituzten poliziek (hala nola Pozas), eta istiluak hedatu ziren. Polizien karga gehiago izan ziren, eta anbulantziak ibili ziren joan-etorrian, zauritutako zaleak artatzeko. EITBren arabera, gutxienez sei pertsona atxilotu zituzten ertzainek partidaren ondoren, "desordena publikoekin" lotuta.

Norgehiagoka izan aurretik ere egon ziren atxilotuak, beste sei. EITBk emandako datuen arabera, atxilotutako pertsona guztien artean gehienak dira Athleticeko zaleak; zortzi, hain zuzen ere.

Errepresio-entseguak

Athletic-Erroma partidari begira, polizia-dispositibo handia antolatu zuen Ertzaintzak, Bilboko Udalak berak aitortu duenez, hainbat protokolo eta neurri probatzeko. Izan ere, maiatzaren 21ean jokatuko dute Bilbon UEFA Europa Leagueko finala, eta badirudi neurri errepresibo bereziak entseatu nahi dituela Poliziak ordurako: mozketa-dispositiboak aurreratzea, hesiak jartzea eta abar. Atzoko operazioa Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoak eta Athletic Clubek koordinatu zuten lankidetzan.

UGT Euskadik bertan behera utzi du bere kongresua, kontsentsu faltagatik
Oraindik ez dago argi nork hartuko duen Raul Arzaren erreleboa, eta atzeratu egingo dute atzo eta gaur egitekoa zen bilkura.