AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak bi metro baino gutxiagora tirokatu du gazte bat Donostian

Realaren eta Alavesaren arteko partidaren aurretik istiluak izan ziren Anoeta kanpoaldean. Ertzain batek bertatik bertara egin zion tiro gazte bati, foam jaurtigailu bat erabilita, eta bete-betean jo zuen. Bi gazte atxilotu zituzten, gainera.

Atzo Donostian (Gipuzkoa) izan zen Realaren eta Alavesen arteko partida, eta horren aurretik, zenbait istilu izan ziren Anoeta futbol zelaiaren kanpoaldean. Ertzainak bertaratu ziren, eta Eusko Jaurlaritzak dio hainbat pertsonak zenbait objektu bota zizkietela Ertzaintzaren furgonetei.

Ertzainen esku-hartze bortitz baten bideoak zabalpen handia izan du sare sozialetan —ikusi hemen bideoa—, argi ikusten baita ertzain batek bertatik bertara egin ziola tiro gazte bati, foam jaurtigailu bat erabilita. Polizia-agenteak bi metro baino gutxiagora tirokatu zuen gaztea, eta bete-betean jo zuen.

Bestalde, ertzainek bi gazte atxilotu zituzten; 23 urte ditu batek, eta 24 urte besteak. Atzoko istiluetan "zuzenean parte hartzea" leporatzen diete.

Gizon batek tiroz eraso dio emakume bati Baionan
Pistola batekin hainbat tiro eginez eraso du gizonezko batek 18 urteko emakume bat. Erasotzailea atxilo eraman du poliziak.