AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak Bidasoko GKSko bi kide identifikatu eta jazarri dituela salatu dute

Hondarribiko San Pedro kalean kartelak jartzen ari zirela jazarri zituzten GKSko bi kide; paretaren aurka jartzera behartu, identifikatu eta militanteen material guztia ikuskatu zuten polizia-agenteek.

Joan den larunbatean, Bidasoko Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) bi kideren aurka egin zuen Ertzaintzak Hondarribian (Gipuzkoa), kartelak jartzen ari zirela. Adierazi dutenez, bi ertzain auto hurbildu ziren haiengana San Pedro kalean, eta polizia-agenteek hormaren aurka jartzeko agindu zieten bi militanteei. Ondoren, identifikatu egin zituzten, eta bi kideek zeramaten material guztia ikuskatu zuten ertzainek.

Eraso horrekin Ertzaintzak "politika egiteko askatasunaren aurka" egin duela adierazi du Bidasoko GKSk, eta identifikatzeko eta miatzeko arrazoi bakarra bi kideen militante politiko izaera izan dela salatu dute. Horren aurrean, antolakuntzaren beharra azpimarratu dute, eta otsailaren 13an GKSk Irunen (Gipuzkoa) egingo duen elkarretaratzean parte hartzera dei egin dute, "oligarkia internazionalak pandemiari emandako aterabide poliziala eta osasun-hondamendia" salatzeko.

Deklaratzera deitu dituzte hamabost gazte, protesta gisa Gasteizen trenbide bat mozteagatik
Altsasuko gazteen aurkako epaia eta Kataluniako hainbat agintari politikori ezarritako zigorra salatzeko mobilizazioak izan ziren 2019ko urrian, baita Gasteizen ere. Trenbidea moztu zuten hainbat gaztek, eta haien aurka oldartu zen Ertzaintza. 21 gazte atxilotu zituzten.