AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak Eibarko zale bat kanporatu du Ipuruatik, Palestinako bandera erakusteagatik

Bandera ezkutatzeko esan zioten lehenengo, eta zaletuak horri uko egitean, bota egin zuten futbol-zelaitik.

Europako hainbat estatutan ikusten ari ziren, azken egunetan, atxiloketak eta jazarpena Palestinako bandera erakusteagatik. Atzo arratsaldean, bada, Euskal Herrian izan zen halako egoera bat, Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua futbol-zelaian. Partida baten erdian, harmailetatik zale bat kanporatu zuen Ertzaintzak, Palestinako bandera zeramalako.

Lehenengo, bandera ezkuta zezala exijitu zioten zaletuari ertzainek, baina hark uko egin zion horri. Orduan, zelaitik bota zuten. Ez dute argitu zer agindu izan zuen oinarritzat Ertzaintzak zalea kanporatzeko.

Topagune Sozialistarako debekatutako gune nagusietako batean igaro du gaua gazte andanak
EH Bilduk baimen nagusiak ukatu arren, Gazte Topagune Sozialista posible egiten jarraitzen dute milaka gaztek. Atzo gauean, Topaguneari jarritako betoa salatzeko manifestazioaren ondoren, 'Entrecementerios' gunean kanpatu zuten. 10:00etan, estrategia sozialista berriari buruzko hitzaldi handi bat izango da.