AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak Errekalden zauritutako gazteetako batek testikulu bat galdu du

Atzo 20 metroko distantziatik egin zuen tiro bere kontra ertzain batek, eta foam jaurtigai batekin jo zuen. Urgentziaz operatu eta barrabil bat kendu behar izan diote zaurituari.

Atzokoan ere, Ertzaintzak erabilitako muturreko biolentziaren agertoki izan zen Errekalde (Bilbo, Bizkaia). Poliziak hainbatetan kargatu zuen Etxarri II Gaztetxearen desalojoaren aurka protestan ari ziren pertsonen kontra, foam jaurtigaiak botata eta borra-kolpeka. Dozenaka lagun zauritu zituzten kargetan (hemen irudi batzuk), haietako bat, gutxienez, larriki: ertzain batek 20 metroko distantziatik egin zuen tiro gazte baten aurka, eta foam jaurtigai batekin jo zuen.

Horren ondorioz, Basurtun ospitaleratu eta urgentziaz egin behar izan diote ebakuntza. Ertzaintzak egindako tiroaren ondorioz, testikulu bat galdu du gazteak.

Gaueko kargetan, gainera, gutxienez lau pertsona atxilotu zituzten ertzainek. Atxilotuetako batek azaldu duenez, furgoira eraman zutenean, barruan jipoitu zuten ertzainek. Bera ere zauriturik dago.

Agoitzen, lan-istripuz hil da behargin bat
Obra batean, hamar metroko altueratik jausi zen 55 urteko langilea. Aurten, gutxienez hamazazpi lan-heriotza izan dira.