AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak eta udaltzaingoek gutxienez 4.347 zaintza-kamera dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2.171 kamera kontrolatzen ditu Ertzaintzak, ia guztiak finkoak. Udalek eta, beraz, udaltzaingoek 2.176 kameratara daukate sarbidea.

Ikerketa bat argitaratu berri du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ararteoak: udal polizia-indarrek eta Ertzaintzak zenbat zaintza-kamera kontrolatzen dituzten aztertu du. 2022ko zenbaketen arabera, guztira, gutxienez 4.347 kamera dituzte martxan ertzainek eta lekuan lekuko udaltzainek; 2.171 Ertzaintzak, eta 2.176 udalek.

Hiru hiriburuen artean, Gasteiz (Araba) da udal kamera gehien dituena: 600. Donostian (Gipuzkoa) 350 kameratara daukate sarbidea udalak eta udaltzainek, eta Bilbon (Bizkaia), berriz, 265 dituzte. Hiru hiriburuetan dituzte kamera finkoak nahiz mugikorrak.

Beste udal batzuetako datuak aipatzearren, 265 zaintza-kamera ditu udalak Getxon (Bizkaia), Bilbon bezainbeste; 138 Ermuan (Bizkaia), 127 Basaurin (Bizkaia), 103 Errenterian (Gipuzkoa), 84 Irunen (Gipuzkoa), 75 Portugaleten (Bizkaia) eta 71 Zumarragan (Gipuzkoa).

Ertzaintzak erabilgarri dituen zaintza-kamera gehienak finkoak dira; alegia, 2.037. Gainerako 134 gailuak, berriz, mugikorrak dira. Arartekoaren esanetan, Ertzaintzak kamerak ditu, esaterako: bulegoetan, kirol instalazioetan, kultur eraikinetan, errepideetan, hiriguneetan, espazio publikoko eskailera mekanikoetan edota hiri-garraioan. "Barruko hainbat lekutan" ere baditu kamerak: Arartekoak berak zehaztu gabeko lantokietan, korridoreetan, aretoetan, bulegoetan, liburutegietan, igogailuetan, eta abar.

Munduko bost pertsona aberatsenen aberastasuna bikoiztu egin da hiru urtean
Enpresarik garrantzitsuenek inoizko irabazirik handienak batu dituzte aurten, aurreko hiru urteetan baino %52 gehiago. 800 milioi lagunen gaitasun ekonomikoa are gehiago murriztu da inflazioaren ondorioz.