AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak "ezarritako prozedurak" bete zituen Reale Arena inguruko kargetan, Segurtasun sailburuaren arabera

Martxoaren 5ean zauritutako pertsonetako bati gutun bat bidali dio Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, beste behin ere, Ertzaintzaren bortizkeria justifikatzeko. Andre hori buruan jo zuten ertzainek foam jaurtigai batekin, eta ostikoz kolpatu zuten lurrean.

Ertzaintzak gutxienez hiru pertsona zauritu zituen Donostian (Gipuzkoa) joan den martxoaren 5ean, Realaren eta Paris Saint-Germainen partidaren aurretik. Kargak izan ziren Reale Arena zelai inguruan eta hiriko beste zenbait gunetan, hainbatetan oldartu baitzen Ertzaintza jendearen kontra.

Zauritu horietako bat da Amaia Zabarte. Poliziak foam jaurtigai batekin jo zuen buruan, 30 metro inguruko distantzia batetik. Horretaz gain, ostikoz kolpatu zuten polizia-indarrek, lurrean zegoela; hala frogatu du bideo batek. Salaketa bat jarri zuen biktimak, baina kasua artxibatzea erabaki zuen epaileak, iritzita "ezezaguna" dela nork tirokatu zuen zauritua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu berriak, Bingen Zupiriak, uztailaren 1ean bidali zion gutun bat Zabarteri. Sailburuaren esanetan, martxoaren 5eko gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren "kontrol- eta gardentasun-batzordea". Ziurtzat jo du, dena den, ertzainek "ezarritako prozedurak" bete zituztela egun horretan, eta "pertsonen segurtasuna" lehenetsi zutela.

Gasteizko lantokia itxiko du Ofita Interiores enpresak
42 langileak kaleratuko ditu bulegoko altzariak ekoizten dituen enpresak. 2017an 30 behargin bota zituen, eta hamazazpi 2021ean.