AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak Geriza herri plataformako bi kide identifikatu zituen larunbatean Zarautzen

Zarauzko etxegabeen egoera gordinari konponbidea emateko sortu duten herri plataformako kideek eztabaida publikoa isilarazteko udalak emandako erantzun autoritarioa salatu dute. Iragan larunbat goizean egindako kontzentrazioan, Ertzaintzak kazetari bat eta elkarretaratzean zegoen beste kide bat identifikatu zituela jakinarazi dute, eta baita egun osoan atzetik izan zituztela ere.

Zarauzko Geriza Neguetxearen aldeko ekimeneko kideek publiko egin duten prentsa oharrean eman dituzte pasa den larunbatean, martxoak 16, gertaturikoaren inguruko xehetasunak. Urtarrilean Neguetxearen itxieraren berri izan zutenetik, negurako aterperik gabe gelditzen diren etxegabeen alde martxan jarri duten elkartasun dinamikari Zarauzko Udalak publikoki eman dion lehen erantzuna berau indarrez isilarazten saiatzea izan dela salatu zuten atzo buruturiko prentsaurrekoan. Horren aurrean, arazoari euren kabuz eta kolektiboki heltzea konponbide bakar gisa ulertzen dutela azaldu zuten, eta erasoen gainetik borrokan jarraituko dutela ere jakinarazi zuten.


Erraki jaio da, Gune Autogestionatuen Babes Sarea
"Gune autogestionatuek modu isolatuan aurkitzen dituzten mugak gainditu", eta klase elkartasuna oinarri, espazio horiek "euren burua defendatzeko mekanismo ezberdinez hornitzea" izango du helburu Erraki sareak. Ildo horretan, hainbat lan lerro zehatzi helduko die.