AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak gomazko pilotak erabiltzea eskatu du ESANek, Tubacexeko protesten ostean

"Kontentzioan oinarritutako ereduak imitatzeko, gutxieneko ertzain kopuru bat behar dugu. Ezin dira bidali 24 agente makilez, harriz eta botilaz armatutako 300 pertsona kontrolatzera", adierazi du Ertzaintzako ESANek, Tubacexeko langileen protesten ondoren. Iñigo Cabacas ere aipatu dute.

Foam jaurtigailuak ez ezik, gomazko pilotak erabiltzen ere jarraitu nahi dute ertzainek. Tubacexeko langileen aurka jo ondoren –zaurituak, identifikatuak eta gutxienez hiru atxilotu izan ziren–, oharra atera du ESAN Euskal polizien Sindikatu Abertzale Nazionalak. 1982an hasitako ibilbidearen "profesionaltasuna" nabarmendu ostean –besteak beste, hainbat hildako eta ehunka torturatu eragin dituzte ordutik–, Iñigo Cabacasen hilketak egoera aldatu zuela aipatu dute: "Urteetan zehar erabili genituen lanerako patroi eta formak aldatu ziren, desgrazia haren aurrean gutxi aztertutako erantzun mediatiko azkar bat emateko helburu bakarrarekin".


Azaldu dute ESAN "inpopularra" izan zela 2012ko hartan, ertzainak eta "ordura arteko metodoak" defendatu zituelako, eta salatu dute gomazko pilotak erabili ezinak agerian utzi duela "baliabide" falta. Halaxe adierazi dute: "Kontentzioan oinarritutako ereduak imitatzeko gutxieneko ertzain kopuru bat behar dugu. Ezin dira bidali 24 agente makilez, harriz eta botilaz armatutako 300 pertsona kontrolatzera".


Urtarrilean, Ertzaintzak hainbat jarduera politiko ikertu eta salatu dituela jakinarazi zuten ERNEk eta ESANek, eta argudiatu zuten "poliziaren aurkako kanpaina bat" dagoela martxan.

Ertzaintza sartu da Ibaetako campusera, eta astelehenean berreskuratutako gunean erresistentzia egiten ari dira ikasleak
Jarduera politikorako espazio bat ziurtatzeko exijentzia ugari egin dizkie ikasleei EHUko errektoretzak, baina UIBren esanetan, "ez du inolako bermerik eman, ez epeei ez espazioaren aukeraketari dagokienez". Ondorioz, Zorroaga aretoan geratzea erabaki dute Ibaetako ikasleek, eta polizia-indarrak bertaratu dira jada.