AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak hainbat gazte jazarri ditu Hondarribian, igande gaualdean

Hondarribiko Gazte Asanbladak plazaratu duen ohar baten arabera, poliziak hainbat gazteren aurka oldartu ziren borrak eta gomazko pilotak erabilita, eta hainbat lagun atxilotu zituzten. Esku-hartze polizial horiek beldurra eragitea eta diziplinan sakontzea helburu dutela aldarrikatu dute asanbladako kideek.

Atzo gaualdean, Hondarribiko (Gipuzkoa) Butroi pasealekuan zeuden hainbat gazte indarrez bota zituen Ertzaintzak. Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA) ohar bidez jakinarazi duenez, 05:00ak aldera, Ertzaintzaren hainbat patruila-auto eta furgoi bat agertu ziren pasealekuko Kai Zaharrera, han zeuden gazteak kanporatzeko. Borrak eta gomazko pilotak erabili zituzten horretarako, eta gazteetako batzuk atxilotu zituzten.

Asanbladako kideen arabera, astebururo errepikatzen ari diren irudi horiek "hainbat eta hainbat herritan behin eta berriz ikusten ari garen ekintza arbitrarioak" dira, "identifikazio, mehatxu eta konfiskazioak" barne hartzen dituztenak sarri. Hala, asanbladaren esanetan, beharrezkoa da halako gertaerak normaltzat ez jotzea eta publikoki salatzea. Izan ere, COVID-19aren pandemiak eta alarma egoerak, poliziaren inpunitatea handitzeaz gain, gazteak kriminalizatzeko testuinguru aproposa sortu dutela nabarmendu du.

Atzokoa bezalako esku-hartze polizialek beldurra eragitea beste helbururik ez dutela aldarrikatu du Hondarribiko Gazte Asanbladak, baita diziplinan oinarritutako bizi-ereduan sakontzea ere, "krisi garaiotan bake soziala mantendu dadin".

Urrats bat emakume langileon gaitasunak antolatzeko bidean
Atzo 700 pertsona inguru bildu ziren Itaiak antolatutako aurreneko jardunaldi nazionaletan. Goizean goiz hasi zen egitaraua Urretxu-Zumarragan, eta besteak beste, "emakume langileon egoera eta borroka ulertzeko proposamen politikoak", "etxeko lanen eta horiek egiten dituzten langileen egoera" nahiz "krisi kapitalista" izan zituzten hizpide egun osoan zehar. Amaierako ekitaldian "emakume langileon interesak defendatuko dituen programa politikoa" garatzera eta borroka prozesuak martxan jartzera deitu zuten Itaiako kideek.