AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak hainbat gazteren kontra jo du Ordiziako jaietan

Festan ari ziren gazte batzuen aurka oldartu ziren ertzainak astelehenean, udaltzainek hots egin ostean, eta hainbat lagun zauritu zituzten. Autoritarismoaren gorakada salatu du Goierriko GKSk.

Herriko jaiak ospatzen ari dira Ordizian (Gipuzkoa), baina, beste behin ere, Poliziak gogor esku hartu du festan ari ziren hainbat pertsonaren kontra. Asteleheneko aurreneko orduetan izan zen, Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) azaldu duenez. Udaltzainek eskatuta bertaratu zen Ertzaintza, eta kalean parranda egiten ari ziren hainbat gazteren kontra jo zuen. Hainbat lagun zauritu zituzten ertzainek, zabaldu diren irudiek erakusten duten bezala: gazteek jasandako kolpeak eta hautsitako kamisetak ikus daitezke argazkietan.

"Atzokoa ez da gertakari isolatua, joera autoritario bati erantzuten dio, zeinetan gazte langileok kriminalizatzen dituzten eta errepresio- eta kontrol-mekanismoak areagotzen diren", nabarmendu du Goierriko GKSk: "

Ia 1.300 militar sionistak egin dute euren buruaz beste azken mende erdian
Urriaren 7aren ostean, sionisten oldarraldi masiboaren hasierako egunetan, gutxienez hamar militar suizidatu ziren.