AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak hainbat jarduera politiko ikertu eta salatu ditu, "Poliziaren aurkako kanpaina bat" martxan dela argudiatuta

ERNE eta ESAN polizia-sindikatuen arabera, "Ertzaintzaren aurkako kanpainaren atzean nor dagoen ikertu behar da". Ondorioz, prest daude sare sozialetan zein kalean Polizia kritikatzen dutenei "gorroto-delituak" leporatzeko. Bien bitartean, hainbat lagunen aurka oldartu dira joan den asteburuan, hemezortzi atxiloketa eta 735 isunekin.

Poliziaren esku-hartzeak salatzen dituzten jarduerak behatzeari ekin dio Ertzaintzak, eta horien aurkako salaketak aurkeztu ditu jada. ERNE eta ESAN polizia-sindikatuek ETBn azaldu dutenez, "segurtasun-indarren kontrako estrategia bat" legoke sare sozialetako hainbat argitalpenen zein kalean itsasitako kartelen atzean.

Oraingoz, norbanakoen aurkako akusazio zehatzak jaurtitzeko moduko frogarik ez duten arren, ikertzen ari diren materialaren artean "kalitate oneko kartelak" daudela ohartarazi dute.

Kale-oldarraldia

Ertzaintzak hemezortzi lagun atxilotu eta 735 isun aurkeztu ditu iragan asteburuan. "Kale-zurrutaren aurkako operazioen" aitzakiarekin, kalean zebiltzan hainbat gazteren aurka oldartu dira polizia-agenteak.

Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean egin dituzten azken bi esku-hartzeetan soilik, bost lagun atzeman dituzte. Horrekin batera, presentzia poliziala areagotu dute bertan.

Errefortzua

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bere egin du polizia-sindikatuek baliabide materialei dagokienez galdegindako "hobekuntza", eta istiluen aurkako 53 ibilgailu berri erosteko asmoa adierazi du. Horretarako, 4.134.000 euro bideratuko ditu.

Urtarrilaren 26an greba egingo dute Hego Euskal Herriko zaintza sektorean
"Zaintza profesionalizatua publikoa, duina, unibertsala eta doakoa" izan dadin, behargin gehiago kontratatzeko eta langileen baldintzak hobetzeko eskatuko dute, besteak beste.