AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak hainbat lagun salatu ditu Espainiako Vueltan Bilbon izan ziren protesten harira

Palestinaren aldeko mobilizazioei lotuta, posible da 3.000 eta 4.000 euro arteko isunak jasotzea, baita kirol-eremuetara sartzea debekatzea ere. Zabalik dago ikerketa.

Espainiako Vueltan Bilbon (Bizkaia) izandako protestak direla-eta, Ertzaintzak hainbat pertsonaren aurkako salaketak jarri ditu Kirol Arloko Indarkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren Kontrako Estatu Batzorde Iraunkorrean. Berria-k eman du horren berri: azaldu du oraindik ez daukala ertzainek salatutako lagunen kopuru zehatzik, baina irekita jarraitzen duela Bilboko helmugan Palestinaren alde izan ziren protestei buruzko ikerketa polizialak.

Israel Premier Tech taldearen parte-hartzeari ezetz esateko, jendetza mobilizatu zen Bizkaiko hiriburuan irailaren 3an. Manifestarien aurka oldartu ziren polizia-indarrak, eta gutxienez hiru lagun atxilotu zituzten. Orain ipini dituen salaketen ondorioz,hainbat pertsonari 3.000 eta 4.000 euro arteko isunak jartzeko aukera dago, eta kirol-eremuetara sartzeko debekua ezartzea ere posible da, Berria-ren esanetan.

Espainiako Vuelta Nafarroatik eta Bizkaitik igarotzean izan ziren mobilizazio zabalei esker, Israel Premier Techen eta, orokorrean, Israelgo Estatu terroristaren ordezkarien parte-hartzea desnormalizatzea lortu zuten. Bilboko etapa, esaterako, hainbat kilometro aurrerago eman behar izan zuten bukatutzat antolatzaileek, Palestinarekin elkartasunez erdigunean mobilizatutako jende andana zela-eta.

Arriskuan daude Azkoitiko Aitek eta Juaristi enpresetako 130 langileak
Bi fabriken "ezkutuko itxiera" prestatzen ari da zuzendaritza, urtebetez luzatu den lan-gatazkan. Elkarretaratze bat egin zuten asteartean beharginek.