AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak Legutioko Desjabetuon Hotelean Errakiren hitzaldi bat egitea eragotzi eta zazpi pertsona identifikatu zituen ostiralean

Arratsaldeko 18:30ean zen egitekoa Erraki Langile Kontrolpeko Babes Sarearen hitzaldia, Legutioko Desjabetuon Hotelean. Hiru ordu laurden lehenago, ordea, eraikina inguratu zuten bost ertzain patruilak, mugikortasun kontrol baten aitzakiapean. Hitzaldia egitea eragotzi eta zazpi pertsona identifikatu zituzten.

Legutioko (Araba) Desjabetuon Hoteleko kideek "salaketa politikoa" egin zuten ostiral gauean. Arratsalde horretan jasan zuten "Ertzaintzaren esku-hartzea" gaitzetsi zuten; hain zuzen ere, Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarearen hitzaldia egitekoak ziren 18:30ean, baina hitzaldia ematea galarazi zuten ertzainek. "Okupazioaren aurkako ofentsiba" hizpide hartuta, hainbat hitzaldi zituen antolatuta ostiralerako Errakik; Azpeitian (Gipuzkoa), Altsasun (Nafarroa), Elorrion (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Arrasaten (Gipuzkoa) eta Legution.

Desjabetuon Hotelean hitzaldia hasteko 45 minutu baino falta ez zirenean, "Ertzaintzaren bost patruila" bildu ziren erakinaren atarian, "mugikortasun kontrol bat" egitea aitzakia hartuta. Desjabetuon Hoteleko kideek argi azaldu dute "hitzaldia zapuzteko asmoa" zegoela horren atzean: "eraikinaren sarrerak estali dituzte hamar ertzainek". Ondorioz, hitzaldira bertaratu zirenek ezin izan zuten eraikinera sartu, eta gainera, zazpi pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.

Desjabetuon Hoteleko kideek salatu dutenez, "osasun-krisialdiari oinarrizko eskubideen ezabatzearekin erantzun diote", eta gaur gertatutakoa "horren adibide argia da". Langileen Kontrolpeko Guneek bizi duten egoera ere seinalatu du kolektiboak, Azkoitian (Gipuzkoa) eta Beasainen (Gipuzkoa) gertatutakoa aipatuta, "lan politikoa jazartzeko testuinguru ezin hobea" dela azaldu dute.

Errakik halako espazioen babeserako egiten duen lanaren beharra nabarmendu dute, eta azpimarratu dute ostiralean jazotakoak ez duela "Legutioko militantzia sozialistaren lana oztopatuko".

Elkartasun antolatua erantzun

Bide batez, ostiralean Legutiora babesa adieraztera hurbildu zirenei eskerrak eman dizkiete: "Pandemiaren testuingurua baliatu dute langile gune okupatuen aurka egiteko, eta horri elkartasun antolatuarekin erantzutea dagokigu".

Espainiako Polizia Bilboko LASeko beste bi kideren etxeetara joan da, haiek atxilotzeko asmoz
Polizia-agenteak goizeko 08:00etan joan dira Langile Autodefentsa Sareko bi kideren etxebizitzerara. Haiek ez zeuden etxean une horretan, baina atxiloketa mehatxupean, komisarian aurkeztu behar izan dira. 13:00etatik 19:00etara izan dituzte atxikita han.