AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak Ormaiztegiko gaztetxea desalojatu du epaileen baimenik gabe

Ostegunean 18 urte hutsik zeraman espazioa birjabetu eta auzolanean egokitzen hasi ondoren, gutxienez lau patruila joan ziren ostiralean Ormaiztegiko gaztetxea desjabetzera. Bertako kideek jakinarazi dute negoziazioa martxan dela jabearekin, eta "Ertzaintzaren ekintzen gain hartu beharreko neurriak" baloratzen ari direla.

Langile Kontrol Espazioen hedapenera batuz, Goierriko gazteek ostegunean hartu zuten 18 urte hutsik zeraman Ormaiztegiko (Gipuzkoa) eraikina. Taberna izandakoa, 2001ean "prebentiboki" itxi zuten istripu baten ondorioz, nahiz eta Ormaiztegiko Udalaren azterketa teknikoen arabera ez zegoen egoera txarrean. "Elkartasunean oinarritutako kultura sustatzea" helburu birjabetu zuten eraikina, eta ostiral goizean auzolanari ekin zioten.

Arratsaldean, ordea, gutxienez Ertzaintzaren lau patruila agertu ziren erakinera, eta epaileen baimenik izan ez arren, desalojatu egin zituzten gazteak. "Horren aurrean, hartu beharreko neurriak baloratzen ari gara Ertzaintzaren ekintzen gain, eta beste alde batetik, jabearekin negoziazioa martxan da", jakinarazi dute Ormaiztegiko kideek. Erraki Gune Autogestionatuen Babes Sareak "langile kontrolpeko guneen defentsa saretu beharra" nabarmendu du: "Haien oldarraldia ez da gure koldarraldia izango".

Gizon batek emaztea erail du Bardozen, eta ondoren bere buruaz beste egin du
90 urteko gizonak eskopeta batekin tiro egin dio 72 urteko emazteari, eta ondoren, bere buruaz beste egin du. 2003. urtetik hona, 100 izan dira Euskal Herrian indarkeria matxistagatik erail dituzten emakumeak. Aurtengo bigarren kasua da gaurkoa.