AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzak pikete bateko behargin bat atxilotu du Iurretan

Greban daude Bizkaiko metalgintzako langileak, eta pikete batean parte hartu ostean atxilotu dute behargin bat Iurretako poligono batean. Ertzaintzaren kargak izan dira Ezkerraldean.

Aurreko ostegunean grebara jo ostean, gaurkoa da Bizkaiko metalgintzako langileen bigarren lanuztea; zabalik daude lan-hitzarmenari buruzko negoziaketak, eta oraingoz, patronalak ez ditu langileen ordezkariek egindako hamazazpi eskaerak onartu. Ekainaren 15ean bildu ziren azkenekoz Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa eta sindikatuak, eta oraindik ez dago beste bilerarik deituta.

Gaur ere goizetik hasi dira piketeak hainbat lantokitan, besteak beste, Iurretako (Bizkaia) Arriandi industrialdean. Imanol Magro Berria-ko kazetariaren esanetan, piketea amaitzean, langile bat atxilotu du Ertzaintzak, gosaltzen ari zenean. Antza, agente bati eraso egitea eta erresistentzia larria leporatu dizkiote. Ezkerraldeko hainbat lantegitan, gainera, greban dauden beharginen aurka jo dute ertzainek, eta kargak izan dira.

Oraingoan ere 52.000 langile zeuden grebara deituta, eta bi manifestazio nagusi antolatu dituzte 11:15erako: Sestaotik (Bizkaia) Santurtzira (Bizkaia) bat, eta Iurretatik Durangora (Bizkaia) bestea. Bihar berriz egingo dute greba sektoreko beharginek, hirugarrenez.

Ugaritzen ari dira ziztada bidezko erasoak, Ipar Euskal Herriko Itaiak salatu duenez
Ipar Euskal Herriko herri ugaritan salatu dituzte xixta bidezko erasoak; Frantziako Estatuan 450 salaketa izan dira azken hiru hilabeteetan. "Babesa antolatzera" deitu du Itaiak, baita "erantzunak modu sistematikoan ematera" ere.