AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzaren jipoi eta mehatxuak salatu dituzte Donostian

Ostegun gauean, Ertzaintzak Donostiako GKSko bi kide kolpatu eta mehatxatu zituen, eta guztira lau identifikatu; bortizkeria hori salatu dute gaur Bulebarrean.

Donostiako (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistako kideen aurkako erasoak salatu dituzte gaur Bulebarreko kiosko aurrean. Herenegun gauean, propaganda politikoa egiten ari zirela, Ertzaintzak GKSko bi kide jipoitu eta mehatxatu zituen, eta guztira lau kide identifikatu zituen.

Gaurko protestaren amaieran, azken urte eta erdian Gipuzkoako hiriburuan izan diren polizia-bortizkeria kasuak salatu dituzte GKSko kideek; izan ere, gogora ekarri dute 2021eko urtarrilean hainbat gazte identifikatu zituztela Alde Zaharreko istiluetan, eta joan den udan, Jazzaldian eta Aste Nagusian, GKSko hainbat kide jazarri eta isundu zituztela propaganda politikoa egiteagatik.

Greba mugagabera deitu dute Nafarroako haur eskoletako langileek
Maiatzaren 2an ekingo diete lanuzteei, 0-3 plataformak deituta. Salatu dutenez, eskoletako araudia udalerrien menpekoa da eta, beraz, greba garaian ezartzen diren gutxieneko zerbitzuen kopurua oso ezberdina da.