AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ertzaintzaren kargak eta bost atxilotu Barakaldon, Voxen aurkako protestan

Barakaldon ere Voxen aurka protesta egiten ari zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza. Gazte bat zauritu zuten poliziek, eta bost pertsona atxilotu zituzten desordena publikoa egotzita.

Azken egunetan, besteak beste, OƱatin (Gipuzkoa), Algortan (Bizkaia) edota Barakaldon (Bizkaia) egin ditu hauteskunde ekitaldiak Voxek. Guztietan izan dira alderdi faxistaren aurkako protestak, eta azken asteetan Donostian (Gipuzkoa), Sestaon (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) edota Bilbon (Bizkaia) egin modura, atzo, uztailak 9, Barakaldon Voxen aurka protesta egiten ari zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza.

Bide Onera plazan izan zen mitina. Aurretik, 500 lagun inguru bildu ziren parez pare, aldarrikapen antifaxistak eskuan eta eztarrian, batez ere. Motza izan zen ekitaldia, eta besteak beste, Voxeko kideek Preso eta iheslariak etxera aldarrikatzen zuen kartel bat apurtu zuten erditik.

Beste herri batzuetan gertatu bezala, Ertzaintzako polizia ugarik itxi zuten plaza, Voxeko kideak eta mitinean parte hartzen ari ziren pertsonak (50 inguru) babesteko. Gero, manifestarien aurka egin zuten ertzainek, eta kargak izan ziren. Hainbat iturriren arabera, gazte bat zauritu zuten. Bestalde, bost pertsona atxilotu zituzten desordena publikoa leporatuta. Askatu dituzte jada.

"Langile klaseko ikasleriaren defentsa eraginkor baterako, propioak diren antolakuntza formetan sakontzea" beharrezkotzat jo du IGASek
Konfinamendu garaian lau eskakizun egin zituen IGASek, eta Gasteizko hiru ikastetxetan lortu dute horiek "betetzeko bermeak jartzea". Ikasturtearen balorazioan, ordea, beste hezigune batzuetako zuzendaritzen jarrerak eta jarritako "trabak" ere salatu dituzte, "ikasle langileon lan politiko eta sindikalaren ukapen orokortuaren adibide" modura kokatuz. "Hezkuntza sistemak oinarrian duen klase izaera begiratzea" nahiz "langile klaseko ikasleriaren defentsa eraginkor baterako propioak diren antolakuntza formetan sakontzea eta hauek garatzen jarraitzea" aipatu dituzte eginbehar gisa.